XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- GIZA-LANA LURGINTZAN - GIZA-LANA ITSASOAN, LABURPENA.

- Lurrak ematen dituan ondasunak, nekazariek, abeltzaiñek eta egurgilleek ateratzen eta lantzen dituzte (dituez).

- Ona emen nekazariaren lanak: lurra goldatu, ongarritu, azia erein, ureztatu, landareak zaindu eta igaliak jaso.

- Lanerako nekazari-tresnak: Goldea, pala, aitzurra, aizkora, area, igitaia, iñaus-guraize edo artaziak, erein-makinak eta uzta-gailluak.

Orain, traktorea ere bai.

- Egaztizaiñak etxe-egaztiak zaintzen ditu; abeldunak, berriz, abelgorriak, zaldiak e.a.

- Artzaiña da artaldea zaintzen eta larratzen duana.

Artzai-makilla, artzai-sakela eta txamarra erabiltzen ditu.

Laguntzaillerik onena, artzai-txakurra du.

- Baso-mozleak botatzen ditu zugaitzak; egurgilleak, berriz, adarrak iñausten dizkie (dautsez) eta azala kentzen.

Aizkorak eta motor-zerrak erabiltzen dituzte (dituez) euren lanean.

- Landare berriak landatuaz, gaitzetatik zainduaz eta, surik danean, itzalduaz landuko ditugu basoak egokienik.

- Arrantzaleek eta mariñelek itsasoan egiten dute euren lana.

Urpekaria, berriz, itsas-ondora jeixten da.

- Amuak eta sareak erabiltzen ditu arrantzaleak arrantzurako.

Sareak izan daitezke (daitekez) bai naaste-sareak, eta bai biltze-sareak.

Batzuek tximist-arrantzua ere egiten dute.

- Arrantzua egunez eta gauez, bietara egin oi da.

Legorretik gertura egiten da ertzeko-arrantzua " edo bajurakoa; urrutira, urrun-arrantzua edo baizura.

- Ontzi-gizateria osatzen dutenak: ontzi-burua, ontzi-gizonak, kontramaisua, irrat-idazlaria, makina-zaiñak, mariñelak eta ontzi-mutillak.

- Urpera sartzeko, urpe-kanpaia erabilli zuten lenen; gerora, urpe-jantzia darabilte, bere buru-zorro, oiñetako astun eta arnasgai-bonbilla eta guzti.

ITZ ZAILLAK Artzaiñora = Perro de pastor: Artzain-ora, arzain-txakurra.

Baso-Mozle = Talador: Basoetako zugaitzak ondotik ebakitzen ikasia.

Belaki = Esponja: Gaiki zulotsua eta ixurgaiak artzeko egokia.

Biderakoak = Equipo: Ibillaldian bear diran jan eta jantziak.

Egaztitegi = Granja avìcola: Etxe-egaztiak ugaritu eta zaintzeko tokia.

Egurgille = Leñador: Sutarako sua puskatzen duana.

Eldu = Madurarse: Aleak beren onera iristea, jan aal izateko.

Erein = Sembrar: Azia, erne dedin, lurrera zabaltzea.

Errediza = Mueble: Zurezko etxe-tresna.

Etxalde = Granja: Lur landua etxe baten inguruan.

Itsaspe-Ontzi = Submarino: Urperako itsasontzia.

Labore = Cereales: Labe-ore edo orea egiteko aledunak.

Lanabes = Apero: Lurgintzako tresna.

Milla = Milla: Itsasorako neurkiña, 1.852 metro luzekoa.

Txotxu = Grumete: Itsasontzietako mutiko laguntzaillea.

Urintzaille = Engrasador: Tresnak eta motorrak koipatzen dituana.

Zamategi = Bodega: Gauzak pillatzeko tokia itsasontzietan.

Zuraje = Maderamen: Etxegintzako egurketa.

1- adimen-lana eskatzen duten iru lanbide

Besteren onerako erabiltzen dute adimena, zuk ezagutzen dituzun iru lagunok: Apaiza: Bataioaren bidez berak egiten gaitu kristau; berak barkatzen dizkigu pekatuak; berak irakasten digu gure bizitzan beti on egiten eta Aginduak betetzen.

Urte askotako ikasketak egin ditu Erlijioa ongi ezagutzeko eta pertsonak ezagutzen jakiteko.

Irakaslea: Bera urte, luzeak egiña da gauza asko ikasten, gero besteak eskolatu eta ezitzeko.

Berak irakasten digu (dausku) irakurtzen eta idazten.

Berak ezaguerazten dizkigu (dauskuz) gure egin-bearrak eta gure eskubideak.

Irakasleari esker ezagutzen dugu mundu apur bat; baita lanbideak eta bizitzako arazoak ere.

Irakasleari esker egin dezakegu (daikegu) bizitzan aurrera, naiz langintzaren bat, naiz ogibideren bat ikasiaz.

Sendagillea: Sendagilleak bere jakitea, adimena eta lagun urkoaganako maitasuna, gaixoak sendatzeko erabiltzen ditu.

Edozein ordutan, gau ta egun, gertu dago gure oiñazeeri sendagaia eskeintzeko.

Kontu egizu, zenbat ikasi bearko zuan (eban) sendagilleak, makina zoragarria, baiña ulergaitza dan gure gorputz au ezagutzeko.

Izan zaite beti esker onekoa, beren adimena besteren serbitzurako eskeiñi duten (daben) gizakientzat.

Gorputzeko osasuna zaintzen laguntzen digu (dausku) sendagilleak.

Berak esango digu (dausku), zer egin bear dugun eta zer ez, beti osasuntsu irauteko.

Erlijioaren irakatsiak eta kristauen bizitzak ongi elkartzeko laguntzeko da apaiza.

Jakintzaz eskolatzen eta ezitzen gaituana da irakaslea.

- eginkizuna Idatzi esaldi bat, iru lanbide auetako bakoitzari buruz (sendagille, apaiz, irakasle), zer iruditzen zaizkizun esanaz.